[BIDEOA] Harraldeko garbitu zuteneko irudiak igandean emango den 'Volando voy' saioan

Baleike 2017ko urr. 20a, 13:59

Harraldean pilatutako plastikoak eta beste zenbait hondakin atera zituzten maiatzaren amaieran. Poltsa handiak harraldetik Elorriagara eramateko Jesus Callejak Volando voy telebistako saioa grabatzeko erabiltzen duen helikopteroa erabili zuten. 

Egun horretako irudiak eta Euskal Herriko beste zenbait lekutan grabatutako pasarteak jasoko ditu igande honetan 21:30ean Cuatro katean emango den saioan. Hemen duzue saioa iragatzeko prestatu duten bideoa.