Zozkatu ditugu 'Hozkailua' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2017ko urr. 19a, 13:59

Huts teatroaren Hozkailua antzezlanarekin hasiko da 2017-2018 antzerki denboraldia. Emanaldia 22:00etan izango da Alondegiko Oxford aretoan. Udal kultura sailak emandako bi lagunentzako sarrera bana zozkatu ditugu. 

Sarituak Axier Lopez eta Belen Uranga izan dira. Zorionak! Sarrerak aretoko atean izango dituzue zain. Besteoi gogoratu sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 5 euroan. Sarrerak mugatuak izango dira.