Kauldi Odriozolak ez du Espainiako selekzioarekin jokatuko lesio bat dela medio

Baleike 2017ko urr. 17a, 12:19

Bere anai Alexek lortutako garaipena izan ezik, azken asteburu hau ezin esan pozgarria izan denik Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariarentzat. Valladoliden jokatutako partidan 29-28 emaitzarekin galdu zuen bere taldeak, Bidasoak, 13-20 irabazten joan ondoren. Baina, okerrena, lesionatuta amaitu zuen partida.

11-15 emaitzarekin irabazten ari zela, eta bere hirugarren gola sartu eta berehala, Bidasoako hegalekoa eserlekura joan zen minduta. Erresonantzia magnetikoa egin zioten eta ezker oineko behatz potoloan urradura bat aurkitu diote. Bi astez jokoz kanpo izango da. Ondorioz, ezingo du jokatu Espainiako selekzio absolutoarekin Alemanian hilaren 28an eta 29an jokatu behar zituen partidatan.