Hirugarren BRK Fest jaialdia egingo da asteburuan Torreberrin

Baleike 2017ko urr. 13a, 12:10

BRK III jaialdia egingo da asteburu honetan Torreberrin. Egun handia larunbata izango da, baina bezperan, gaur, hitzaldi bat izango da. 

Jaialdiarekin hasteko, gaur, 19:00etan, hitzaldia izango da. Bertan, Iruñean atxilotuak izan ziren Errenteriako lau gazteren errealitatearen berri emango da. 

Kontzertuak bihar izango dira, 17:00etatik aurrera. Sarrerak 7 euroan izango dira salgai. Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

Habemus Papam

Cor Fort

Lau p4

Bellator

The New Brigade

Takedown

RPG-7