Alex Urangak ez ditu final laurdenak pasa Nazaren

Baleike 2017ko urr. 12a, 10:20

Alex Urangak ezingo du borrokatu Portugalko Nazaren jokatzen ari den Bodyboardeko World Tourreko proba. Final laurdenetan kaleratu dute kirolari zumaiarra. 

Lehen txanda pasatzeko nahikoa lan izan zuen Alexek Gabriel Braga brasildarraren aurka. Final laurdenetan, berriz, lehenengoan geratu da kalean. Alan Muñoz txiletarra eta Antonio Cardoso portugaldarra zituen aurkari bere saioan. Lehen biak pasako ziren final laurdenetako hurrengo txandara eta hirugarren geratuko zena kalean geratuko zen. Bere saioan azkena izan da Uranga, 11,60 punturekin, lehena izan den Alan Muñoz (16,75) eta Cardosoren (12,50) atzetik.

Bodyboard zirkuituko proba, igandean

Zumaiako Itzurun hondartzan jokatzekoa den Euskal Bodyboard Zirkuituko bigarren proba, azkenean, igandean egingo da. Lehiakideentzako checking-a goizeko 8:15ean egingo da. Txapelketa open (gizonezkoak eta emakumezkoak) eta 18 eta 16 urte azpiko mailetan jokatuko da.