Emakumezkoen gomazko paleta partida jokatuko dira ostiralean Aitzurin

Baleike 2017ko urr. 10a, 20:25

Munduko Pilota Batzarrak antolatutako MPB sariko partidak jokatuko dira ostiral arratsaldean Aitzuri frontoian. Emakumezkoen partidak izango dira; gomazko pilotarekin eta paletekin arituko dira. Jaialdia 19:00etan hasiko da. 

Lehen partidan, Zumaiako Pilota Eskolako nesken partida jokatuko dute Salegi-Aramendi eta Zuazobide-Azkue bikoteek. Jarraian, MPB zurkuituko partida jokatuko dute N. Martin eta Eizmendik, Irazustabarrena eta I. Agirreren aurka.