Itzurunera gerturatu da izurde talde bat

Baleike 2017ko urr. 9a, 16:47

Sekulako ezustekoa hartu dute gaur eguerdian Itzurunen surfean ari zirenek aldamenean izurde talde bat arrantzan ikusi dutenean.

Itsasbeherarekin batera, hamabost izurde inguru agertu dira Itzurunen, uretan zeuden surflarien harridurarako. "Beraiengana hurbiltzeko tentazioa izan dut, baina arrantzan ari ziren eta hobe tartean ez sartzea", azaldu digu uretan zen surflarietako batek. Ordu laurden inguru egon dira Itzurunen eta gero alde egin dute, itsasorantz.

Gure itsasoan izurde taldeak bizi direla jakina da, eta tarteka agertzen da aleren bat itsasardar, badia edo porturen batean, atseden edo babes bila; baina gutxitan izaten da lehorretik talde oso bat hain gertutik ikusteko aukera.

Erlazionatuak