Kursaaleko kontzertutarako doako autobusa izango da Zumaiatik

Baleike 2017ko urr. 4a, 19:29

Kursaalek programatutako hainbat ekitalditarako autobusa antolatu dute Kursaal Eszenatik. Autobusa doan da eta Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik aterako da. Baina aurretik erreserba egin behar da. Sarrera norberak eskuratu behar du.

Bi emanaldi iragarri ditu Kursaal Eszenak:

  1. Azaroak 9, 20:00etan, Bamberger Symphoniker (sarrera norberak erosita, autobusaren erreserba azaroak 3 arte 943851056 kulturetxea@zumaia.eus).
  2. Urtarrilak 15, 20:00etan  Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe (sarrera norberak erosita, autobusaren erreserba urtarrilak 9 arte 943851056 kulturetxea@zumaia.eus).

Autobusak 18:40an aterako dira Zumaiatik.