Urola Kostako Euskararen Ginkana martxan da

Baleike 2017ko urr. 3a, 14:39

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako DBHko 3 eta 4. mailako ikasleentzako (15-16 urteko gazteentzako) lehaiketa aurkeztu du gaur Urola Kostako Udal Elkarteak. Ekimen honen helburua euskaraz eta euskararekin dibertitzekoa dela adierazi dute.

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Urola Kostako Euskararen Ginkana I. edizio honetan mundu mailako begiradatik, Urola Kosta eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

Ginkana honen inguruko informazioa hemen aurki dezakezue.