Kataluniako herriari babesa adierazteko elkarretaratzea egin da

Baleike 2017ko urr. 3a, 12:37

Igande honetan Kataluniako hainbat herritan Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak eragindako bidegabeko indarkeria eta bortizkeria gaitzetsi eta salatu asmoz, elkarretaratzea egin da gaur eguerdian udaletxe aurrean. Kataluniako herriari babesa ere erakutsi nahi izan da. 

Ekintzek arratsaldean eta gauean jarraituko dute, Katalunian deitu den greba egunarekin bat eginda. 19:00etan giza katea egingo da magnolioan eta 22:00etan kazerolada Kofradian. 

Erlazionatuak