Zer pintatu…

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017ko ira. 28a, 09:58

Ez dut uste hain zaila denik, borondatea izanez gero edo bitartekoak jarriz gero.

Zubitxikia obretan, eta errepideko zoruan ez dago pintura-markarik, lurrean beltza nagusi. Horretaz ohartarazteko, jarri dituzte kartel handiak, pero dando prioridad al castellano. Total, si sabemos todas y todos…

Zaila balitz, hainbesteko ahalegina eskatuko balu…, baina ez dut uste. Era askotara egin daiteke: lanak esleitzeko baldintzetan, seinalizazioa euskaraz jartzea ezinbesteko baldintza jartzeko eskatuta edota gehiago baloratuta; obrak egitean/egindakoan seinalizazio egokia dagoela gainbegiratuta… Horretarako,ordea, kontzientziazioa eta borondatea behar da.

Nik bakarrik ikusten al ditut honelakoak? Nora begiratzen dute gure hizkuntza-eskubideak zaindu behar dutenek?