Ostiralean hasiko dira Artadiko Samiel festak

baleike 2017ko ira. 27a, 14:45

Ostiralean, hilaren 29an, Samiel eguna ospatuko dute Artadin. Besteak beste, afizionatu mailako pilota partidak, Amets Arzallus eta Xabier Euzkitzeren bertso saioa eta txakolin dastaketa izango dira. Festek asteburuan jarraituko dute.

Hau da 2017 Samiel festen egitaraua:

Irailak 29, ostirala: Done Mikel eguna

-11:00etan, meza

-12:00etan, afizionatuen lehen mailako pilota partidu bikaina:

Hodei Exposito-Julen Aizpuru

Ioritz Egiguren-Iñigo Bikuña

-13:00etan, Txakolin dastaketa

Bertsolariak: Amets Arzallus eta Xabier Euzkitze

Trikitilariak: Ion Ostolaza eta Lutxurdio

Arratsaldean

-Bertsolarien 2.saioa

-Erromeria Ion Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariekin

Irailak 30, larunbata

-16:30ean, zezenak eta pottokak

-18:00etan, Agility, txakurren trebezia erakustaldia

-Ondoren sagardo dastaketa

-Erromeria Naiara eta Eneritz trikitilariekin

Urriak 1, igandea

-11:00etan, meza

-12:00etan. aizkolariak eta harrijasotzaileak

-Ondoren erromeria Laja eta Alabier trikitilariekin

-14:00etan, bazkari herrikoia (txartelak aurrez erosi behar dira)

-16:30ean, zezenak eta pottokak

-18:00etan, Artadiko Trikitilari Txapelketa:

Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta

Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe

Aitor Uzkudun eta Naira Urresti

Eider Tolosa eta Lierni Tolosa

-Ondoren, erromeria Laja eta Alabier trikitilariekin