Tipi-tapa ibiltari taldeak bihar ekingo dio egutegi berriari

Baleike 2017ko ira. 26a, 11:28
Argazkia: Zumaiako Udala

Irteeretan parte hartzeko izen-emateak Branka Gizarte Zerbitzuen eraikinean egin ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Bihartik hasita, tipi-tapa taldearen irteerak asteazkenero egingo dira, goizeko 10:00etatik aurrera. Ekimen honek helburu du adinekoen osasun eta aktibitate  jarduerak sustatu, ibilaldi osasungarriak egin, taldean bildu, bakardadea saihestu eta lagunartea egiteko aukera bultzatu eta eskaintzea.