Milonga berezia egingo da igande arratsaldean Odietan

Uda sasoiari agur esateko doako milonga saioa izango da igande arratsaldean Odietako frontoian. Agata dantza taldearen eta David Govillard musika jartzailearen eskutik, tango doinuak entzuteko eta dantzatzeko aukera izango da 17:30etatik 21:30etara. Eguraldi txarra eginez gero,ikuskizuna gaztetxeko aretoan egingo da.