Ondarearen Europako Jardunaldien aurkezpenean izan dira Zumaiako ordezkariak

baleike 2017ko ira. 22a, 12:24

Ondarearen Europako Jardunaldien aurkezpena izan zen asteazkenean Aldundian. Bertan, Gipuzkoako herrietan egingo denaren berri eman zen.



Ondarearen Europako Jardunaldien aurkezpena izan zen asteazkenean Aldundian. Paisaia bizia: Gipuzkoako paisaien eraikuntza lelopean, ekimen honen helburuak dira kultur aberastasunaz konturatze-maila handitzea, kultur ondareari buruzko estimazioa bultzatzea eta kultur ondarea babesteko kontzientziazioa hobetzea.

Aurkezpenean izan ziren Zumaiako zenbait ordezkari: Jon Iraola kultur zinegotzia, Miriam Romatet teknikaria, eta ZIIZ elkarteko kidea den Pello Etxabe. Urriaren 7an esaterako, Narrondora egingo da bisita gidatua Narrondoko Zementeren Paisaia deiturikoa.