Xabier Zulaika da Telmo Deuneko entrenatzaile berria

Baleike 2017ko ira. 17a, 17:01
Xabier Zulaika –ezkerretik hirugarrena–, Zumaiarekin Kontxan, 2006an. Argazkia: Telmo Deun

Xabier Zulaikak (Deba, 1969) entrenatuko du Telmo Deun datorren denboraldian. Bederatzi urte egin zituen Zumaian arraunean eta 2007tik Urdaibain aritu da, gaur arte.

Patxi Francesen ordezkoa aurkitu du Zumaiako arraun elkarteak. Entrenatzaile batek baino gehiagok deitu du elkarteko bulegora bere burua eskaintzeko, baina zuzendaritzak garbi zeukan nor nahi zuen. Xabier Zulaikak oso ondo ezagutzen du elkartea, bederatzi urtez egin baitzuen arraunean Zumaian. Horrez gain, puntako talde batean aritu da 2007tik eta esperientzia hori ere oso baliagarria izango zaio Zumaian ekingo duen ibilbide berrirako.

Azken hamarkadetako aurrekalaririk onenetakoa izan da Zulaika. Bost aldiz irabazi du Kontxako Bandera.