Ur mozketak izango dira bihar Axular eta Narrondo artean

Baleike 2017ko ira. 11a, 12:01

Horniketa sarean hobekuntza lanak egiteko asmoarekin, bihar herriko zenbait kale eta auzotan ur mozketak izango direla iragarri du Gipuzkoako Urakek. 15:00etatik 18:00etara bitartean egingo dira mozketak.

Ondorengo guneetan izango dute eraginak mozketek:

  1. Bidezarreta: 1, 3 eta 5.
  2. Axular: 20, 22, 24, 26, 28, 30, 32, 34 eta 36.
  3. Jadarre: 1etik 20ra.
  4. Txikierdi: 1etik 6ra.
  5. Narrondo: 1etik 16ra. 

Zangaren kokalekua Bidezarreta 1ean kokatuko da eta orrek oinezkoei eta kotxeei eragingo die.

Uz mozketak 15:00etatik 18:00etara bitartean egingo direla aurreikusten du Gipuzkoako Urakek. Adierazi duenez, iraupena ustezkoa da, "beraz gerta daiteke pentsatu baino lehenago bukatzea. Kasu horretan abisurik gabe ura emango dugu. Bestalde, luzatzen bada, Uraren Telefonoan (902 302 222) mozketaren berri izango duzue. Mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezke".