Imanol Lopezek eta Gotzon Enbilek Gernikako jaialdian jokatuko dute gaur

Baleike 2017ko ira. 9a, 12:14

Residencia Calzadaren aldeko jaialdia jokatuko da gaur Gernikako Katedralean. 1964tik jokatu da zesta puntako klasiko hau eta gaurkoaren 50. aldia izango da. Aurreko urteekin alderatuta, aurtengo jaialdia Jai Alai World Tourreko azken fasera sailkatzea puntuagarria izango da. 

2015eko irabazle Beaskoetxea eta Aldazabal, Egiguren eta Imanol Lopezen aurka neurtuko dira lehen partidan, eta Barandika eta Lekerika, Hormaetxea eta Gotzon Enbilen aurka bigarrenean. Jaialdia 21:00etan hasiko da. Euskal pilotako pertsonaia handi bat ere omenduko dute jaialdian zehar, Juan Ramon Rementeria, Remen, hain zuzen ere.