2017-2018 ikasturterako matrikula zabalik da Zumaiako AEK euskaltegian

zumaiako aek 2017ko ira. 7a, 13:57

Irailaren 4tik 21era arte euskaltegiko ateak zabalik dituzue urrian hasiko den ikastaroan apuntatzeko. 

Euskaltegian zuentzat egokitutako ordutegi eta mailak eskaintzen saiatuko gara eta, horretaz guztiaz gain, Udalak emandako diru-laguntzak ere eskura dituzue. Beraz, hurbil zaitezte ahalik eta azkarren, eta informatu!

Bulego ordutegiak: astelehenetik ostegunera, goizeko 09:00etatik-12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik-20:00etara.