Astinduren Gabonetako emanaldirako entseguak hilaren 7an hasiko dira

Baleike 2017ko ira. 1a, 14:03

Astindu Zumaiako dantza taldeak emanaldia egingo du Gabon garaian. Abenduaren 29an izango da Maria eta Jose ikastetxeko aretoan eta Korrontzi musika taldearekin elkarlanean antolatutako ekitaldia izango da. Gabon garaia euskal dantzen erritmora alaitzeko asmoa du dantza talde honek. 

Dantza emanaldi hori prestatzeko entsegu saioak antolatu ditu Astinduk. 16 urtez gorako dantzariek hartu ahal izango dute parte eta maila oinarrizko euskal dantzena izango da. 

Entseguak ostegunetan, 18:00etatik 21:00etara egingo dira (hilean behin) eta ostiraletan 19:00etatik 21:00etara. Lehen entsegu saioa irailaren 7an egingo da, Maria eta Jose bertan. 

Kuotei dagokionez, bazkideentzat doan izango da eta bazkide ez direnek 20 euro ordainduko dituzte. 

Izenak irailaren 7a baino lehen emango dira Alondegia kultur etxean (10:00-13:00; kulturetxea@zumaia.eus) edo astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita.