Arritokietako Salbearen entsegua egingo da asteartean

Baleike 2017ko ira. 1a, 10:55

Datorren irailaren 7an San Pedro abesbatzak Antonio Trueba musikagile zumaiarraren Salve Regina obra abestuko du Arritokietako bederatziurrenaren amaieran. Azken urteetan egin duen moduan dei bat zabaldu nahi die obra hau abestu dutenei. Entsegua Musika Eskolan burutuko da datorren asteartean 20:45etan.