Udazkeneko 'Emakumea Surflari' ekimeneko izen-ematea zabaldu da

Baleike 2017ko abu. 30a, 10:47

Gipuzkoako Surf Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Emakumea Surflari ekimena 2014an sortu zen eta aurten Zumaiara heldu da. Udaberrian zehar eman ziren klaseak Itzurun hondartzan, arrakasta handiarekin: 18 urtez gorako 42 emakumek hartu zuten parte ekimenean. 

Orain udazkeneko saioetarako izen-ematea zabaldu da Gipuzkoako Surf Federazioko webgunean. Iraileko bigarren hamabostaldian eta urria osoan zehar emango dira klaseak, baita Zumaian ere. Webgunean bertan duzue informazio osoa. 

Erlazionatuak