Dinastia Etxabe txapelketako finalak jokatuko dira gaur Aitzurin

Baleike 2017ko abu. 25a, 15:19

Uztailaren 24an hasi zen XLVI. Dinastia Etxabe pilota txapelketa hilabete geroago, gaur, helduko da bere amaierara. 22:00etan hasita jokatuko dira txapelketako azken partidak, finalak, Aitzuru pilotalekuan. 

Bi izango dira jokatuko diren partidak. Gazte-jubenilen mailan, Egiguren eta Oliden, Agirremalloa eta Etxeberriaren aurka arituko dira. 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Egiguren eta Bikuña, Zubizarreta eta Iruritaren aurka. 

Bi partiden amaieran sari-banaketa ekitaldia egingo da.