Iñigo Peñak bihar edukiko du Munduko txapelketako lehen saioa

Baleike 2017ko abu. 23a, 18:01
Argazkia: laliga4sports.es

Iñigo Peñak eta K2ko kide Francisco Cubelosek bihar izango dute Munduko txapelketako lehen hitzordua. Goizeko 11:56an izango du lehen txanda, K2 1.000 metroko estropadan. Finalerdietarako sailkatzea lortzen badute, estropada arratsaldean bertan izango dute, 18:47tik aurrera.

Txekiar Errepublikako Racice hirian jokatuko da aurtengo munduko piraguismo txapelketa. Peñarentzat urteko proba garrantzitsuenetakoa izango da. Cubelosekin aurten sekulako denboraldia ari da egiten: Munduko kopako bi proba irabazi zituen eta brontzezko eta urrezko domina bana irabazi zituen Europako txapelketan. Bihar hasiko den txapelketan dominen borrokan egotea dute helburu nagusia.