Goikoetxeak ezin izan du Urrezko Eskularrua irabazi

Baleike 2017ko abu. 17a, 13:48

Miarritzeko Urrezko Eskularrua txapelketako finala jokatu zen atzo leporaino bete zen Aguilera frontoian. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Lekerikak osatutako bikotea zen, teorian, faboritoa, baina Egiguren eta Minvielle izan dira aurtengo irabazleak, 2 set eta 1eko emaitzarekin irabazi ondoren.

Lehen setean nagusi izan ziren Goikoetxea eta Lekerika. Hasiera berdindu baten ondoren, aurkariak 7-6 jarri ziren aurretik, baina zumaiarra jokoan agintzen jarri zen eta zuzenean 15. kartoira heldu ziren.

Bigarren setean Egigurenek eta Minvielle-ek pilota geldo bat aukeratu ziren eta hari esker erosoago hasi ziren jokatzen. Pixkanaka aurretik jarri ziren eta, nahiz eta Goikoetxeak eta Lekerikak erreakzioa eduki eta partida berdindu zuten arren (11-11, 12-12), atzo gorriz jokatu zuen bikoteak berdinketako seta irabazi zuen.

Berdinketa hautsiko zuen hirugarren setean berehala 4-0 jarri ziren aurretik Egiguren eta Menvielle. Egiguren berak huts egin zuen hurrengo tantuan eta 4-1 emaitza igo zen markagailura. Hurrengoan, baina, ez zuen hutsik egin eta 5-1 emaitzarekin irabazi zuten seta eta, ondorioz, partida.