Getariako eta Zumaiako Udalek Santiago hondar­tzari buruzko elkarlankide­tza-hitzar­mena onartu dute

Baleike 2017ko abu. 14a, 17:43

Santiago hondartzako zerbitzuak hobetzeko hainbat lan egiteko borondatea erakutsi du Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak. Horren berri eman zuen pasa den apirilean Oier Korta alkateak. Baina, jakina den bezala, Santiagoko zati bat Getariako eremuan dago. Pasa den uztailaren amaieran, Getariako eta Zumaiako udaletako batzarretan hondartza horri buruzko elkalankidetza-hitzarmena onartu zuten. 

Hitzarmen horren berri eman du gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Bertan jasotzen den bezala, Santiago hondartzako eremua bi udalerrien artean banatuta dago, "nahiz eta muga zeha­tza non izan behar den bi udalerrien artean inoiz ez den erabat finkatu. Desadostasun hau historikoa gerta­tzen da eta bi Udalerriek Aldundiari gaia behin betiko finka­tzea eskatu diote".

"Santiagoko hondar­tza Getariako herrigunetik urruti dago eta aldiz Zumaiako herrigunearen ondoan, hain zuzen Urola ibaiaren ­itsas-adarrak bana­tzen du herrigunetik. Errealitate geografiko honengatik, Zumaiako Udalaren­tzat garran­tzi handikoa gerta­tzen da eta aldiz Getariako Udalaren­tzat ez", dio hitzarmenaren sarreran. 

Orain, Santiagoko hondar­tza­ren Ingurumen Berreskurapenaren proiektua dela eta, hitzarmen bat onartzea erabaki dute bi herrietako plenoek. Hitzar­menak 50 urteko iraupena izango du eta honako puntuak jasotzen ditu:

  1. 1.  Zumaia eta Getariako U.E-an, (Gipuzkoa), Santiagoko hondar­tza­ren Ingurumen Berreskurapenaren proiektua-tik eratorritako azpiegituren emakida Zumaiako Udalak hartuko du bere gain. Getariako Udalak, berriz, bere eskumenei uko egin gabe, emakidari renun­tzia egiten dio 5. Klausulan adierazitako iraupenarekin.
  2. 2.  Aipatu azpiegituren mantenurako ohiko inber­tsioak eta aparteko gastuak Zumaiako Udalak finan­tza­tuko ditu.        
  3. 3.  Saneamendu obrak Zumaiako Udalak exekutatu eta finan­tza­tuko ditu.
  4. 4.  Sorospen zerbi­tzua Zumaiako Udalak hartuko du bere gain, beharrezko kontratazioak eta kalitatezko zerbi­tzua emateko beharrezko neurriak hartuz.
  5. 5.  Zaborra zerbi­tzua: Zumaiako Udalak zerbi­tzu honen gastuaren kargu egingo da.
  6. 6.  Komun publikoak: bere artapena, esplotazioa eta ardura Zumaiako Udalaren ardurapean geratutako da.
  7. 7.  Mugaketa espedientearen tramitazioa buru­tzen de­nean, dagokion Udalaren ardurapean geratuko da Pintura ­Etxe izenarekin ezagu­tzen den higiezinaren berrikun­tza­rako obra baimenaren izapidaketa eta onarpena, hala balegokio. 

Getariako eta Zumaiako mugarteak salbu daude hitzar­men honetan adostutakoarekin. Bestalde, jarraipen, zain­tza eta kontrolerako batzor­dea osatuko da Getariako eta Zumaiako Udaleko ordezkariekin hi­tzar­menaren aplikazio zuzena berma­tze aldera.