Tio Teronen Semeen dantza saioarekin amaituko da aurtengo Musika Jaialdia

Baleike 2017ko abu. 13a, 10:27

Dantza saio berezi batekin agurtuko da aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia. Tio Teronen Semeen saioa izango da jaialdi arrakastatsu honetako azken ikuskizuna. Odietan egingo da, gaur, 20:00etatik aurrera. 

Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldea sortzeko. Bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea.

Urtetan zehar, eta gaur egun arte, euskal dantza tradizionalean murgildurik dauden dantzariak eta musikariak dira, baina, oraingoan, ez dute horrelakorik eskainiko.

Dantza eta musika estilo desberdinak joan eta etorriko dira, nahastu eta aldenduko dira; patroi zehatz bat jarraitu gabe eta ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.