Iñigo Peñak munduko txapelketara sailkatzeko proba izango du bihar

Baleike 2017ko abu. 9a, 10:45

Denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako baten atarian da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Abuztuaren amaieran Txekiar errepublikan jokatuko den munduko txapelketan izateko sailkatze estropada izango du bihar. Mundialerako leku bakarra dago eta hutsik ezingo da egin.

Bihar goizeko 9:00etan Asturiasen jokatuko den sailkatze estropadako irabazleak bakarrik lortuko du munduko txapelketarako txartela. Peñak K2ko estropadan hartuko du parte, 1.000 metrotan, aurten kide duen Francisco Cubelosekin batera.

Denboraldi itzela ari dira egiten Peña eta Cubelos. Munduko kopako bi proba irabazi zituzten, Hungarian eta Serbian jokatutako txapelketetan. Uztailean Bulgarian jokatutako Europako txapelketan, berriz, brontzezko domina irabazi zuten K2an eta urrezkoa K4an.