Udaletxeko banderak lekuz aldatu dituzte

Baleike 2017ko abu. 8a, 13:56

Espainiako Gobernuak EAEn nuen ordezkariak, Carlos Urquijok, aurkeztutako salaketa bat medio, Zumaiako Udalak Espainiako bandera jarri behar izan zuen udaletxean. 2014ko uztailean jarri zuten bandera hau eta, haien alboan, ikurrina eta herrikoa. Bandera hauek udaletxeko sarreraren gaineran jarri zituzten. Orain udaletxeko balkoira eraman beharrean aurkitu dira. 

Udaletxeko bigarren solairuko balkoian jarri dituzte, pleno aretokoan, hain zuzen ere. Banderak lekuz aldatzeko eskaera jaso zuen Udalak eta, adierazi digutenez, "eskaera hori ez betetzeak ondorio larriak ekar zitzakeen", hainbat herritan gertatzen ari den moduan. Bandera hauen alboan, beste ikurrina bat jarri dute udal ordezkariek.

Erlazionatuak