Arroa Beheko Bidasoa inprimatze zentroko langileek ordubeteko lanuztea egin dute

Baleike 2017ko abu. 2a, 15:08
Argazkia: ELA sindikatua

Arroa Behean dagoen Bidasoa Inprimatzeko Zentroko langilek ordubeteko lanuztea egin dute beraien lan baldintzak salatzeko.

ELA sindikatutik adierazi dutenez, langileek orain sei hilabete aurkeztu zuten beraien hitzarmen proposamena. Aurrekoa 2013tik izoztuta dago eta, jakitera eman dutenez, oraingoz inongo erantzunik ez dute jaso gerentziaren aldetik.

Bestalde, jakitera eman denez, orain dela hilabete egin zitzaion bilera eskaera enpresako administrazio kontseiluari "tailerraren antolakuntza faltaren berri emateko. Hemen ere, gaur egun, erantzunik ez dute jaso". "Langileek errespetua eskatzen diete, bai gerentziari, bai administrazio kontseiluari".