Espainiak Danimarka izango du aurkari junior mailako Munduko txapelketako finalean

Baleike 2017ko uzt. 30a, 10:35

Kauldi Odriozola zumaiarra kide duen Espainiako selekzioak junior mailako Munduko txapelketako finala jokatuko du gaur. Danimarka izango du aurkari 19:00etatik aurrera jokatuko den partidan. 

Atzo jokatutako finalaurrekoan Espainiak 21-26 emaitzarekin irabazi zion Alemaniari. Kauldik 11 minutu jokatu zituen eta partida honetan ez zuen golik sartu.