Diego Pedrak irabazi du Zumaiako Argazki Lehiaketa

Baleike 2017ko uzt. 26a, 14:38

Diego Pedra Benzal argazkilariak irabazi du zuri-beltzezko Zumaiako XXIX. Argazki Lehiaketa, Torres lanarekin –arkitektura zen aurten landu beharreko gaia–. Ostiralean 19:30ean zabalduko da Oxford aretoan XXIX. Argazki Lehiaketako erakusketa, argazki irabazleekin eta lan onenen hautaketa batekin.

Bigarren saria Pedro Luis Ajuriaguerrarentzat izan da Niemeyer lanagatik, eta hirugarrena Ruben Redondok lortu du Ysios lanarekin. Zumaiar onenari saria Jorge Murgiondo Gallastegik irabazi du Erdi Aroko Dorrea argazkiarekin.

Argazki hauek eta lehiaketara aurkeztutako beste hainbat ostiraletik aurrera egongo dira Oxford aretoan ikusgai. Egunero egongo da zabalik abuztuak 14 arte, 18:30-20:30 ordutegian.