Euskal Jaian lan egiteko deialdia zabaldu die Udalak herriko taldeei

Baleike 2017ko uzt. 24a, 12:12

Abuztuaren 11n ospatuko da aurten Euskal Jai Eguna eta, ohi bezala, herri bazkarian eta sagardo dastaketan taldeentzako moduko lana aurreikusi da.

EUSKAL JAI EGUNA 2017

HERRIKO TALDEEI DEIALDIA
Datorren ABUZTUAREN 11n ospatuko da EUSKAL JAI eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango ditugu egitarauaren barne, eta bietan ere taldeentzako moduko lana aurreikusi da.

Herri bazkaria zerbitzatzea 

Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak. Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin lotuko da.

Sagardo dastaketa

10 sagardotegitako sagardoa eskainiko da, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dira.
Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren beharrezko lanak.

Izena emateko epea

Uztailaren 26ra arte, Alondegia kultur etxean. 943861056 / kultura@zumaia.eus

Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.

Nor aurkez daiteke?

Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak.

Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).

Horrez gain, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat Sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.