Athleticekin debuta egin dezake bihar Peru Nolaskoainek

Baleike 2017ko uzt. 20a, 18:31

Bihar Belgikan Club Bruggeren aurka jokatuko duten jokalarien zerrendan sartu du Athleticeko entrenatzaile Zigandak. 

Datorren uztailaren 27an Europa Leaguen sartzeko kanporaketa dauka Athleticek eta hitzordu garrantzitsu hura prestatzeko jokatuko dute bihar zuri-gorriek Belgikan. Jokatzeko moduan dauzkan jokalari garrantzitsuenak eraman ditu Zigandak Belgikara, eta haiekin batera bigarren taldeko lau jokalari gazte: Seguin, Sillero, Lopez eta Nolaskoain.

Zumaiarrak bi denboraldi osatu ditu Athleticen jubenil mailan fitxatu zutenetik, hirugarrenaren atarian dago, eta orain arte urrats sendoak egin ditu goranzko bidean. Bilbao Athleticen debuta egin eta gola sartzen jokalari gazteena izan zen iaz, Zigandaren aginduetara. Ziganda orain lehen taldeko entrenatzailea da, badu konfiantza Nolaskoainengan, eta Belgikarako deialdian sartu du. Bihar jokatzen badu, lehen mailako talde batean debuta egiten duen lehen zumaiarra izango da. 18 urte baino ez ditu oraindik.