Tipitaki, haurrentzat jolastokia daukan kafetegia

Publizitatea 2017ko uzt. 18a, 12:02
Intza Odriak ireki du Tipitaki

Ekainaren 16an zabaldu zuen Intza Odriak Tipitaki kafetegia, Alai auzoan. Ohiko kafetegien eskaintzaz gain, badu bereizten duen ezaugarri bat: jolas-txokoa dauka, Tipitakin, haurrek eta helduek, denek goza dezaten.

 Alai auzoan zabaldu du Tipitaki Intza Odriak, Herri Eskolaren aurrean. Hilabete inguru ireki zituen ateak eta pozik dago izan duen erantzunarekin. Aspalditik zeukan garbi Tipitaki bezalako kafetegi berezi bat falta zela Zumaian: helduak bakarrik ez, haurrak ere gustura egongo diren kafetegi bat.

Kafeaz gain, edariak eta zuku zein irabiatu eginberriak eskaintzen ditu, eta etxean egindako opil paregabeak. Eta helduek kafea lasai har dezaten, haurrentzako jolas-txokoa atondu du, hainbat jostailu eta libururekin. Hori bai, Tipitaki ez da haurtzaindegi bat, haurrek beti egon behar dute heldu baten ardurapean.

Bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu Tipitakik. Esate baterako, urtebetetze festak antolatzeko leku paregabea da. Eta irailetik aurrera hitzaldiak antolatuko ditu, haurren ohitura, bizimodu eta hezkuntzaren inguruan

Tipitaki egunero dago zabalik, 7:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara, Alai auzategia 14 helbidean.

www.tipitaki.com