Telmo Deun hirugarren izan da Orion

Baleike 2017ko uzt. 15a, 21:55

Zumaiarrek maila bikaina erakutsi dute beste behin gaur arratsaldean Orion erlojuaren kontra jokatu den estropadan. Santurtzik irabazi du bandera eta Donostiarra izan da bigarren. Sailkapen nagusian orain hirugarren jarri da Zumaia, Donostiarra eta Santurtziren atzetik, eta Lekittarrarekin 59 puntura berdinduta.

Bixigu Eguna Ikurrina:

1. Santurtzi (19:47)
2. Donostiarra (19:57)
3. Zumaia (20:06.68)
4. Zarautz (20:12.04)
5. Deustu-Bilbao (20:12.12)
6. Lekittarra (20:13.08)
7. Getaria (20:23.12)
8. Portugalete (20:30.84)
9. Arkote (20:37.54)
10. Pedreña (20:40.18)
11. Orio (20:44.38)
12. Hondarribia (21:01.72)