Xeyri irtenbidea aurkitu dezaten eskatzeko manifestazioa deitu dute

Baleike 2017ko uzt. 14a, 09:38
Xeyko langileak, atzo, Lakuan. Argazkia: Bittor Bengoa

Xeyko langileek borrokan jarraitzeko asmoa dute. Atzo goizean Lan Saileko arduradunekin bildu ziren Gasteizen. Ordu berean manifestazioan ateratzeko deia ere egin zuten. Martxa hau uztailaren 21ean egingo da, 19:00etatik aurrera. 

Xey ixteko asmoa erakutsi zuen pasa den astean enpresaren zuzendaritzak eta horretarako txostetan prestatuta du. Aste honetan bertan, enpresa aurrean egindako agerraldian, langileek adierazi zuten enpresa bideragarria dela eta Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten egoera honen errudunak den zuzendaritza salatzeko. 

Atzo Lakuan izandako bileran, enpresarentzako inbertsore baten bila dabiltzara adierazi zien Lan Sailak Xeyko langileen ordezkaritzari, "enpresa berriro martxan jartzeko eta ahalik eta lanpostu gehien mantentzeko". 

Bitartean, manifestazio baterako deia egin dute langileek eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Manifestazio hau datorren ostiralean, hilaren 21ean, egingo da, 19:00etan eta Erribera kaleko magnoliotik abiatuta.