Xeyko langileak Lakua aurrean kontzentratu dira

Baleike 2017ko uzt. 13a, 10:08
Argazkia: Bittor Bengoa

Xeyko langileen talde bat Gasteizera joan da gaur goizean. Langileen ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko arduradunekin bildu dira goizeko 9:00etatik aurrera. Haien lankideak Lakua aurrean kontzentratu dira, pankartak eskutan dituztela. Gogoratu behar da Eusko Jaurlaritza enpresako akzioen %33aren jabe dela.