Imanol Lopezek udako denboraldia egingo du Euskal Herrian

Baleike 2017ko uzt. 13a, 09:14

Imanol Lopez pilotari zumaiarra etxean bueltan da udako denboraldia jokatzeko. Bi urte daramatza Euskal Herrian jokatu gabe, iazko urrian Gernikan jokatutako partida izan ezik. 

Lopezek Jai Alive enpresarekin fitxatu du udako denboraldi honetarako. Gaur (20:45ean) denboraldiko lehen partida jokatuko du, Donibane Lohizunen. Miamin lagun izan zuen Aritz Erkiaga bizkaitarrarekin osatuko du bikotea. Internationaux txapelketako master 1eko bigarren finalaurrekoa jokatuko du Ludovic Laduche eta Errandonearen aurka. Erkiaga eta Lopez dira faboritoa. Gaurko irabazleek Beaskoetxea eta Lekerika izango dituzte zain datorren asteartean jokatuko den finalean.

Bihar, berria, 20:00etan, Hondarribian jokatuko du Lopezek. Zulaika izango du bikotekide eta aurrean beste zumaiar bat izango du, Egigurenekin bikotea osatuko duen Gotzon Enbil. Larunbatean, berriz, Gernikako Grand Slameko final laurdenetako kanporaketa jokatuko du Olharanekin, Egiguren eta Etchetoren aurka.