Esklerosi anizkoitzaren aldeko Busti zaitez kanpaina egingo da igandean

Baleike 2017ko uzt. 7a, 15:01

Nagusilan erakundeak antolatuta, igande honetan, hilaren 9an, esklerosi anizkoitzaren aldeko Busti Zaitez kanpaina egingo da Zumaian. Gaixotasun hau dutenen aldeko sentsibilizazio kanpaina egingo du nagusien erakunde honek. 

Kanpaina honen helburua, sentsibilizazioa sustatzeaz gain, esklerosi anizkoitza dutenen atentzio hobekuntzarako eta gaixotasun honen ikerketarako errekurtsoak lortzea da. Hala, igandean, 10:00etatik 14:00etara bitartean mahai bat jarriko du Nagusilanek Erribera kalean eta Katuki Saguyaki etxeak egindako kamisetak jarriko ditu salgai.