Axular ibiltokiko errail bat trafikorako itxita dago

Baleike 2017ko uzt. 4a, 19:13

Astelehen honetan hasi dira Axular ibiltokia 'bulebarizatzeko' lanak. Zubitxikitik Maria eta Jose ikastetxearen amaierara bitartean Axular ibiltokiko espaloiak zabaltzea eta errepidea estutzea jasotzen dira lan hauen baitan. Honek eragina du trafikoan, izan ere, Axularreko errailetako bat, herrigunetik Jadarre aldera eramaten duena, itxita dago kotxeentzat. 

Une honetan, herrigunetik Urola bailarara, Oikiara edo Deba aldera joateko saihesbidea hartu beharko da. Beste erraila oraingoz zabalik dago.