Bi lagun hilda aurkitu dituzte Itzurun zuhaizbideko etxebizitza batean

Baleike 2017ko uzt. 3a, 17:16
Itzurun zuhaizbideko etxebizitza batean aurkitu dituzte bi hildakoak.

76 eta 85 urteko anai-arrebak hilda aurkitu dituzte Itzurun zuhaizbideko etxebizitza batean. Azken egunetan haien berririk ez zegoela eta, gaur eguerdian etxera sartu eta hilda aurkitu dituzte. Forentseak argitu beharko du heriotzen arrazoia.

Bizilagunek eman dute abisua, azken egunetan ez zutela bi lagunen berri. Biak edadetuak ziren eta gaixo zeuden, eta badaezpada udaltzaingora eman dute abisua. Senitartekorik aurkitu ez dutenez, eguerdian etxera sartzea erabaki dute eta hilda topatu dituzte biak. Bi gorpuak forentsearen esku daude orain, autopsia egin eta heriotzen arrazoiak argitzeko.