Txupinazoak eman die hasiera San Pedro jaiei

Baleike 2017ko eka. 28a, 18:44

Euri arriskuarekin, baina hasi dira dagoeneko San Pedro jaiak. Udaletxe aurretik jaurtikitako suziriak eman die hasiera jaiei. Buruhandi eta erraldoien kalejira, Tolosako dultzaineroen eta txarangaren saioak eta kale giroa izan dira jarraian.