Zumaia laugarren da KAE 1eko sailkapenean asteburu honetako estropaden ondoren

Baleike 2017ko eka. 25a, 16:23

KAE 1 ligako bi estropada jokatu dira asteburu honetan, larunbatean Portugaleten eta gaur Getarian. Bietan maila ederra erakutsi du Zumaiako Telmo Deun traineruak eta, ondorioz, laugarren postuan dago sailkapen orokorrean. 

Atzo Portugaleten jokatutako estropadan hirugarren egin zuen Patxi Francesek gidatzen duen ontziak. Bigarren txandan aritu ziren eta erraz nagusi zitzaien Pedreña, Deusto eta Orio B-ri. Donostiarra indartsuak irabazi zuen estropada eta bigarren Santurtzi izan zen, Zumaia baino 6 segundo gutxiagorekin.

Gaur itsasoan jokatu da estropada, Getarian. Zumaia gaurkoan bosgarren izan da. Itsasoan ez dira bezperan ibaian bezain ondo moldatu eta horren adibide da irabazle suertatu den Donostiarra ontziak minutu bateko aldea atera diola. Lekittarra, Santurtzi eta Deusto sailkatu dira zumaiarren aurretik. 

KAE liga Zumaiara etorriko da datorren asteburuan. Larunbatean eta igandean estropada bana izango da ibaian (paoleko obrak ez daudelako bukatuta): larunbatean KAE 2koa eta igandean KAE1ekoa. Kartelean informazioa. Aurretik, ostiralean, taldearen aurkezpena egingo da Arranplan.

Beteranoak irabazle

Beteranoen ABE ligara salto eginda, Zumaiak bandera irabazi zuen atzo Sestaon jokatutako estropadan. Beraiena izan zen atzo denbora onena.