'Ariasman. Euskal baleazaleen istorio bat' liburuaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2017ko eka. 23a, 14:14

Maia Ossa Rissanen Tapio Koyvukari idazlearekin, liburuaren aurkezpenean.

Tapio Koivukari idazle finlandiarrak idatzi eta Maia Ossa Rissanenek euskaratu duen Ariasman. Euskal baleazaleen istorio bat izeneko liburua argitaratu berri du Erein argitaletxeak. XVII. mendean Islandian gertatutako euskal itsasgizonen sarraskiaren inguruko nobela historikoa da. Liburu honen bi ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Gogoratu bazkide zenbakia idaztea edo bazkide denaren izenarekin parte hartzea, bestela ezingo dugu eta ziurtatu bazkideak zareten ala ez. Bazkideen izenak asteartean, hilaren 27an, aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Bidebatez, aipatu uztaileko aldizkarian elkarrizketatuko dugula Maia Ossa Rissanen liburu honen itzultzailea. Adi egon!

Erlazionatuak