Xabier Iruretak erakusketa zabalduko du bihar Oxforden

Baleike 2017ko eka. 21a, 13:07

Xabier Irureta Sasiaineko Zumaiako marrazki ikutuak izeneko erakusketa zabalduko du bihar, osteguna, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Irekiera ekitaldian Beheko Plaza Abesbatzak parte hartuko du.

Erakusketa hau uztailaren 9ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:30etik 20:30era. Asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.