Ekainaren 24tik uztailaren 2ra arte kiroldegia itxita egongo da

Baleike 2017ko eka. 19a, 11:42

Urtero bezala, ikasturte amaierarekin batera, ekaineko azken astean Lubaki kiroldegiak itxiera teknikoa egingo du.

Denbora tarte horretan bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (kanpoko igerilekua izan ezik) eta horretarako, aurrez bazkide ziurtagiria eskatu beharko dute Lubakin.