[ARGAZKIAK] Bizikleta izan da protagonista gaur Zumaian

Baleike 2017ko eka. 17a, 21:34

II. Bizikleta Eguna egin da gaur Zumaian. Goizeko lehen orduetatik iluntzera bitartean bizikletarekin lotutako hainbat ekintza egin dira, Beheko Plaza gune bezala hartuta. Elorriagara joan behar zuen irteera izan ezik, beste guztiak arazorik gabe egin dira. 

Eguraldi ona lagun, goiz partean pare bat irteera egin dira, horietako bat eskola bideak ezagutzeko prestatutakoa. Goizez eta arratsaldez ginkanak egin dira Odietan eta izan da bizikleta elektrikoak probatzeko aukera. Arrakasta handia izan duen ekintza da hau. 

Arratsaldean alebinen eta infantilen txirrindularitza denboraldiari amaiera ematen zion lasterketa korritu da eta, Egunarekin amaitzeko, bizikleta saltoen ikuskizuna egin da plazan.