Aparkaleku sistema berriaren xehetasunak

Baleike 2017ko eka. 13a, 12:35

Etzi jarriko da martxan lehenengo aldiz TAO sistema herrian. Zalantzak argitze aldera hau izango da ekainaren 15etik irailaren 15era aparkaleku sistemak izango dituen ezaugarriak.

Zumaiako Udalak hartu duen lehenengo erabakia izan da bertakoentzako guneak lehenestea erdigunean. Hala, egoiliarrentzako lau gune zehaztu dira, eta lerro zuriz egongo dira marraztuta:

- Lehenengo eremua: Ardantzabide: Aparkaleku sistema urte osoan indarrean egongo da. Ardantzabide (1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25, 27), Ardantzabide (2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16), San Telmo kalea (13, 15,17, 19, 21, 23, 25, 27,29), San Telmo kalea ( 12, 14, 14bis, 16, 18, 20, 20bis, 22, 24, 24bis), Harategi kalea (1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 23bis, 25), Harategi kalea (2) Zunbillo kalea (1, 2, 4 6, 8 10, 12), Kale Nagusia (1,3) eta Foruen Enparantza (1, 3, 5).

- Bigarren eremua: Alde zaharra-San Jose auzoa: Angeles Sorazu kalea, Arritokieta kalea, Arroakalea, Bonifazio Etxegarai kalea, Erribera kalea, Eusebio Gurrutxaga plaza, Mari kalea, Martinez Kleisser kalea, Kale Nagusia (2, 4, 6, 8, 10, 12, 14), Odieta kalea, Olazabal Idazkaria kalea, San Jose kalea, San Pedro kalea eta Txomin Agirre kaia (1, 2, 3).

- Hirugarren eremua: Larretxo: Larretxo auzategia, Hondar-gain, Itzurun zuhaizbidea, San Telmo (2, 4, 6, 8, 10*), San Telmo (3, 3 bis, 5, 7, 9, 11).

*Ardantzabideko egoiliar txartela eskatu dutenak gune honetatik kanpo geratuko dira.

- Laugarren eremua: Arrangoleta-Amaiako plaza: Deba kalea, Oria kalea, Juan Zigaran kalea, Juan Belmonte kalea, Julio Beobide ibiltokia, Urumea kalea, Bidasoa kalea, Amaiako plaza (1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15), Ondartxo plaza (1, 2, 3, 4, 5, 6), Mari kalea (1) eta Baltasar Etxabe kalea.

Gune hauetan aparkatu ahal izateko egoiliar txartela atera behar da. Horretarako, Ortega eta Gasset kaleko 2. zenbakian dagoen bulegora joan behar da.

Ordainpeko guneak

Bestalde, ordainpeko guneak egongo dira. Gune urdina errotazio altukoa izango da, eta A, B eta C bezala ezagutuko dira. A gunea urte osoan egongo da indarrean, Moilaberriko zubitik Saregileen plaza arte 08:00-20:00 ordutegian astegunean, eta larunbatetan 08:00-13:00.

B gunea Arbustain izango da (autobusak biratzen den lekua). Astegunetan 09:00-20:00 ordutegia izango du eta larunbatetan 09:00-13:00. Amaitzeko, C gunea urte osoan egongo da indarrean, eta merkatu ingurua hartuko du (udaletxe parean). Astean zeharreko ordutegia 08:00-15:00 izango da, eta larunbatetan 08:00-12:30.

Gune berdea, berriz,  egonaldi ertaineko gunea izango da. Gune hau Julio Beobide ibiltokia hartuko du eta astelehenetik igandera izango da, 09:00etatik 20:00etara. Amaitzeko, gune horia izango da. Zamalanak eta oinezkoentzako babestutako gunea: Erribera kalea.

Gune hauetan zumaiarrak direnek ez dute ordaindu beharko baina makinan tiketa atera beharko dute. Hori baim beharrezkoa izango da ibilgailua Zumaian erroldatuta izatea. Horrela, errotazio altuko A eta B gunetan 90 minutuz aparkatu ahalko da. C gunean berriz, edonorentzat izango da doan gehienez ere 20 minutuz (kasu honetan ez da tiketa atera behar, udaltzaingoek kontrolatutako gunea izango da). Egonaldi ertaineko gunea ere, hau da gune berdea, doakoa izango da zumaiarrentzat. 24 orduz aparkatu ahal izango da, baina betiere, 6 ordutik behin tiketa berritu beharko da makinan).

Larretxon (hirugarren zona) bertako bizilagunek soilik aparkatu ahalko dute. Gainerako zumaiarrek, egoiliarrak ala ez, eta kanpotarrek gehienez 15 minututan aparkatzea izango dute. Halaber, Larretxokoek ezingo dute gainerako egoiliar eremutan aparkatu. Aldiz, 1, 2 eta 4 zonetako bizilagunek gune horietan ahalko dute aparkatu.

1, 2 eta 4 zonek bakar bat bezala funtzionatuko dute, hau da, egoiliar txartelarekin, 1, 2 eta 4 zonetako egoiliar aparkalekuetan utzi dezakete kotxea.

Irailaren 15etik aurrera Ardantzabiden bakarrik jarraituko du sistemak.