2017/06/16 - 2017/06/19 19:30ean eta 22:15ean

Zinema

Un hombre llamado Ove

Un hombre llamado Ove
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Hannes Holm. Aktoreak: Rolf Lassgard, Bahar Pars, Filip Berg, Ida Engvoll. Iraupena: 116 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa. Herrialdea: Suedia. Urtea: 2015. Jatorrizko izenburua: 'En man som heter Ove'.

Ovek 59 urte ditu, eta pipertuta dago. Ez du ezertan sinesten; ezta bere buruarengan ere. Mundua eta bizitza beltz baino beltzago ikusten ditu. Baina, egun batean, Ove nihilismo sendoa zalantzan jartzen hasiko da, ondoko etxera bizitzera joan zaion familia baten eraginez.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean eta igandean 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.